Karrikak kolorez beteta eta musika doinuz girotuta hasi dituzte Iturengo bestak

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 19a, 11:45

Haurrentzat puzgarriak eta kartsak gaur, 16:30era arte

Atzo hasi zituzten herriko bestak iturendarrek. Txupinazoa botata, trikitixa eta pandero doinuek hartu zituzten karrikak. Gaztetxoak buruhandietatik ihesi ibili ziren, plaza bazterrak irri algarez betez. Gazte eta helduak afarian bildu ziren eta ondotik, Beñat Mitxelenaren musika lagun, dantzarako tartea hartu zuten.

Gaur etxeko ttikientzako puzgarriak eta kartsak ez ezik, bazkaria izanen dute; arratsaldean, frontenis finala eta dantzariak. Herri-afariarekin eta dantzaldiarekin borobilduko dute eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun