Abiatu dira Doneztebeko bestak

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 28a, 22:04
Oier Berasategi, Ibai Marizkurrena eta Ander Berasategi, suziria pizterakoan. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Ibai Marizkurrenak eta Oier eta Ander Berasategik piztu dute lehen suziria, Erreka eskubaloi taldearen izenean

Erreka kirol elkarteko eskubaloi talde nagusiko jokalariek bota dute Doneztebeko San Pedro bestetako lehen suziria. Zehazki, Ibai Marizkurrena eta Oier eta Ander Berasategik bota dute txupinazoa, baina taldekideak eta entrenatzailea inguruan zuten laguntzaile, baita udal ordezkariak ere. Ortzirale ilunabarrean hasi eta asteartea bitarte, haur, gazte eta helduendako ekitaldiak izanen dituzte Doneztebeko sanpedroetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun