Erreka Kirol Elkarteko talde seniorrak botako duen txupinazoarekin hasiko dira Doneztebeko bestak

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 26a, 06:30

Ortzirale ilunabarrean hasi eta asteartea bitarte, haur, gazte eta helduendako ekitaldiak izanen dituzte Doneztebeko sanpedroetan. Denboraldi borobila egin duen Erreka Kirol Elkarteko talde seniorrak 20:00etan botako du txupinazoa eta bestak ofizialki orduan hasiko badira ere, lehenagotik 18:30ean Bezperak eskainiko ditu Mendi herriko abesbatzak.

Ekainak 28, ortziralea

18:30ean Bezperak elizan Mendi abesbatzaren eskutik. 20:00etan txupinazoa. Ondotik kalejira Doneztebeko txistulariekin eta Elutxa txarangarekin. Herriko elkarte eta ostatuetan zopak. 00:30ean Oharkabe.
 
Ekainak 29, larunbata

09:00etan diana gaitariekin eta txarangararekin 11:00etan meza. Agur Doneztebe, Trapatan eta Bandera-dantza. Goizean zehar Elutxa txaranga eta gaitariak ibiliko dira herrian barna. 12:00etan buruhaundiak. 13:30ean luntxa udaletxe azpian. 15:00etan Doneztebeko III. Motorshow Slaloma. 20:00etan dantzaldia Alaiki musika taldearen eskutik. 22:15ean Erreka dantza taldearen ikuskizuna Bear Zanan. 00:00etan dantzaldia Alaiki taldearekin.

Ekainak 30, igandea

09:00etan diana gaitariekin. 11:00etan kalejira Doneztebe eta Baztango gaitariekin, erraldoiekin eta Sagarjoleak dantzan. 12:00etan Zaharren meza. 12:30ean bertso-saioa Soto, Enbeita eta Illarregirekin. Gai-jartzailea: Maialen Belarra. 14:00etan Gazte Burrunbak antolatuta, bazkaria Santa Luzia plazan. Bazkalondoan kantu zaharrak. Kalejira kuadrillen pankartekin eta txarangarekin. 17:00etan herriarteko txirrindulari gazteen topaketa. 20:00etan Txamukos. 21:30ean Bingo herrikoia Gazte Burrunbaren eskutik. 22:15ean suzko zezena Bearzanan. 00:00etan Tirri&Tery.

Uztailak 1, astelehena

09:00etan diana aurorak eta gaitariekin. 10:00etan lore-eskaintza San Pedrori elizako plazan. 11:00etan udal ttikiari ongietorria eta txupinazoa. 11:30ean kalejira eta dantzari ttikien ikuskizuna Bearzanan. Ondotik dantzarientzat luntxa. 12:00etan buruhaundiak ibiliko dira herrian barna. 14:00etan udal ttikia aukeratzen parte hartu duten haurren bazkaria. 16:00etan mus txapelketa Gazte Burrunbaren laguntzarekin. 16:00etan haur-jolasak Bear Zanan. Udal ttikiaren hasiera, diploma-banaketa eta botere-itzulera. Arratsaldez Aurorak eta Elutxa txarangarekin poteo alaia. 20:00etan Plaza irrintzika taldearekin haurrendako dantzaldia Santa Luzia plazan. 22:15ean suzko zezena Bear Zanan. 00:00etan Endara Dj-a.

Uztailak 2, asteartea
09:00etan diana Elutxa txarangarekin. 10:00etan herri-gosaria Intzakardin. 14:00etan herri-bazkaria Intzakardin: kaldereteak. Bazkalondoan erreka igoera. 20:00etan La Jodedera Santa Luzia plazan. 22:15ean suzko zezena Bear Zanan. Ondotik Elutxa txarangarekin kalejira herrian barna eta Gaixoa ni Santa Luzia plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun