Jokoan zeuden 9 zinegotzietatik 7 lortu ditu EH Bilduk Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 27a, 02:17

Ordezkari bat gehiago lortu du Xanti Uterga buru duen hautagaitzak. 592 boto jaso ditu EH Bilduren zerrendak, aitzineko legealdian baino aldeko 37 boto gehiago. Navarra Sumak, aldiz, orduko oposizioak (PSOEk eta PPk) baino 91 boto gutxiago lortu ditu. 225 botorekin, bi zinegotzi izanen dituzte. Ikusi emaitzak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun