Doneztebeko merkatari elkarteak ortziraleko mozorro onena sarituko du

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 5a, 15:00

Martxoaren 10era arte, igandea, eman daiteke botoa elkartearen Facebook orrialdean

Doneztebeko merkatari eta zerbitzuen elkarteak Doneztebeko inauterietako ortziraleko mozorro onena sarituko du. Beraien Facebook orrialdean 37 argazki zintzilikatu dituzte eta ikusleei botoa emateko deia luzatu diete. Elkarteak 'Gustuko dut' gehien dituenari 100 euroko balea emanen dio eta botoa ematen dutenen artean 50 euroko txartel bat zozketatuko du. Martxoaren 10era arte eman daiteke botoa eta astelehenean, hilaren 11n, jakinaraziko dituzte irabazleak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun