Larunbateko desfilearekin bukatu dituzte inauteriak Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 4a, 10:30

Ortziralean, mandarra eta zapela jantzita, baserriz baserri ibili ziren herriko gazteak. Larunbatean, berriz, desfileak girotu zituen karrikak.

Inauteriz blai ibili dira doneztebarrak. Ortzegunean hasi zituzten inauteriak. Ilunabarrean triki-poteoan ibili ziren, eta ondotik afaria izan zuten. Ortzirale goizean baserriz baserriko buelta egin zuten eta Herriko Ostatuan bazkaldu zuten. Bien bitartean, eskolako gaztetxoak desfilea egin zuten. Larunbatean bukatu zituzten inauteriak, karrozen desfilearekin. Mozorro eta orga ikusgarriak egin zituzten eta gehienek besta biharamunera arte luzatu zuten. Argazkiak: Marga Erdozain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun