Doneztebeko San Pedro bestak ospatuko dituzte ekainaren 28tik uztailaren 2ra

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 26a, 16:27

Ortzeguneko San Pedro eguneko meza ondotik dantzatuko dute Trapatan.

Asteazken arratseko txupinazoaren aitzinetik Gure Esku Dago kalejira eginen dute 

Doneztebeko San Pedro bestak ekitaldiz gainezka datoz aurten ere. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dituzte. Asteazken arratseko 8etan botako den txupinazoa baino lehen, Gure Esku Dago kalejira eginen dute. Eta lehen suziriaren ondotik, bortz eguneko egitarau zabala osatu dute.

 

EKAINAK 28, ASTEAZKENA

18:30 Bezperak elizan Mendi abesbatzaren eskutik. 19:00 Gure Esku Dago kalejira Santa Luzia plazatik. 20:00 Txupinazoa. Ondoren kalejira Doneztebeko txistulariak eta Elutxa txarangarekin. Herriko elkarte eta ostatuetan zopak emanen dituzte. 00:30 Dantzaldia Gaubela taldearen eskutik.

 

EKAINAK 29, ORTZEGUNA

09:00 Diana gaitero eta txarangarekin. 11:00 Meza nagusia. Agur Doneztebe, Trapatan eta Bandera dantza. Goizean Elutxa txaranga eta gaiteroak ibiliko dira herrian barna. 12:00Buruhaundiak eta zezentxoak. 13:30 Aperitiboa Udaletxe azpian. 18:30 Bertso saioa Santa Luzia plazan: Amets Arzallus, Alaia Martin eta Jexux Mari Irazu. Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo. Ondoren Japoniar bonbak. 20:00-22:00 Dantzaldia Gabenara musika taldearekin. 22:00 Joaldunek herriari buelta emanen diote. 22:15 Erreka dantza taldearen ikuskizuna Bearzanan. Segidan Dantzaldia Gabenara musika taldearekin.

 

EKAINAK 30, ORTZIRALEA

08:30 Diana, Aurorak eta gaiteroekin. 10:00 Lore eskaintza San Pedrori. 10:30 Mus txapelketa eliza atarian. 11:00 Udal ttikiari ongietorria eta txupinazo koloretsua. 11:30 Kalejira eta dantzari ttikien ikuskizuna Bearzanan. Ondoren Dantzarientzat luntxa eta antzinako jokoak. 12:00 Buruhaundiak eta zezentxoak. 14:00 Udal ttikia aukeratzen parte hartu duten haurren bazkaria. 16:00 Haurrentzako Jokulandia Bearzanan. 18:00 Aurorak eta Elutxa txarangarekin poteo alaia. 19:30 Udal ttikiari diploma banaketa eta botere itzulera. 20:00-22:00 Dantzaldia Tximeleta taldearekin. 22:15 Suzko zezena Bearzanan. 00:30 Dantzaldia Tximeleta taldearekin.

 

UZTAILAK 1, LARUNBATA

09:00 Diana Elutxa txarangarekin. 11:00 Adinekoen meza. 11:30 Postre lehiaketa Santa Luzia plazan. 12:00 Buruhaundiak eta zezentxoak. 14:00 Kaldereteak Intzakardin gazteek antolatuta (parte-hartze irekia). Ondoren Elutxa txarangarekin poteoa. 17:00 Sokamutur ttikia Intzakardin. 17:30 Doneztebeko I.Motorshow Slaloma, Aparanen. 19:30 Japoniar bonbak Santa Luzia plazan. 20:00-22:00 Dantzaldia Oharkabe musika taldearekin. 22:15 Suzko zezena Bearzanan. 00:30 Dantzaldia Oharkabe musika taldearekin. 19:00:22:00 Lila puntua plazan.

 

UZTAILAK 2, IGANDEA

09:00 Diana Elutxa txarangarekin 11:00 Nafarroako segalari txapelketaren finala (Mateoren etxe atzeko belagietan). Ondoren poteoa Elutxa txarangarekin eta Pankarta ateratzea. 11:30 Dantza erakustaldia Doneztebeko Rebeca Dantza Akademiako ikasleen eskutik Santa Luzia plazan.14:00 Herri bazkaria Intzakardin. Bazkalondoan apar-besta. Ondoren erreka igoera. 19:00 Aunitz eskuetan pintxotx Santa Luzia plazan. Gure Esku Dagok antolatuta. 20:00-21:30 Txamukos. 22:15 Suzko zezena Bearzanan. Ondoren Elutxa txarangarekin kalejira eta Gaixoa ni Santa Luzia plazan.

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun