Egun handiko ospakizunak giro ederrean egin dituzte Doneztebeko San Pedro bestetan

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 30a, 10:55

Eduardo Almandozek hamahirugarrenez dantzatu zuen bandera San Pedro egunean. Argazkia: Alicia Del Castillo

Ortzegunean Haurren Eguna ospatuko dute eta udal ttikia izanen da protagonista

Asteartean Niko Mindegiak botatako txupinazoaren ondotik, asteazkenean San Pedro Eguneko ospakizunak giro ederrean bete zituzten Donezteben. Meza Nagusiaren ondotik, Agur Doneztebe, Trapatan eta Eduardo Almandozek hamahirugarren aldiz dantzatutako Bandera-dantza eskaini zuten dantzariek. Burruhandiak eta zezentxoak, aperitiboa, erakustaldiak, Zubietako joaldunak eta Erreka dantza taldearen gaueko ikuskizuna ere ikusgarriak izan ziren. Ortzegunean, haurren eguna ospatuko dute eta udal ttikia izanen da protagonista.

 

EKAINAK 30, ortzeguna

09:00 Diana. Aurorak eta gaiteroak. 10:30 Lore eskaintza San Pedrori. 11:00 Udal ttikiari ongietorria eta txupinazo koloretsua. 11:30 Kalejira eta dantzari ttikien ikuskizuna Bear Zanan. Ondoren Joku zaharrak haur eta gazteentzat. 12:00 Buruhaundiak eta zezentxoak. 14:00 Udal ttikia aukeratzen parte hartu duten haurren bazkaria. 16:00 Haurrentzako Jokulandia Bear Zanan. 18:00 Aurorak eta Elutxa txarangarekin poteo alaia. 19:30 Udal ttikiari diploma banaketa eta botere itzulera. 20:00-22:00 Dantzaldia Hauspolariek taldearen eskutik. 22:15 Zezensuzkoa Bear Zanan. 00:30 Endara DJ Santa Luzia plazan.

 

UZTAILAK 1, ortziralea

09:00 Diana Elutxa txarangarekin. 10:00 Mus txapelketa eliz-atarian. 11:30 Kanta eta dantza emanaldia haurrentzat Santa Luzia plazan. 12:00 Buruhaundiak eta zezentxoak. 14:00 Kalderetea Intzakardin gazteek antolatuta (parte-hartze irekia. Ogia eta ikatza udalaren kontu). Ondoren ­Burrunba elektrotxaranga. 17:00 Rebeca Akademiako kideek eskainitako saioa Santa Luzia plazan. Flash move herritik barna. 18:30 Bonba japoniarrak Santa Luzia plazan. 19:00 postre lehiaketa Santa Luzia plazan. 20:00 Puro Relajo Santa luzia plazan. 22:15 Zezensuzkoa Bear Zanan. 00:30 ­Herriko taldeen kontzertuak: Dama, Muxu Beltza eta The Manflows.

 

UZTAILAK 2, larunbata

09:00 Diana Elutxa txarangarekin. 11:00 Zaharren meza. 12:00 Buruhaundiak eta zezentxoak. 12:00 Euskal Herriko III. Mailako aizkora txapelketaren kanporaketa Bear Zanan. Ondoren Bertso-poteoa Elutxa txarangarekin eta pankarten ateratzea. 14:00 Herri bazkaria Intzakardin. Ondoren Errekaren igoera. 20:30-22:30 Oharkabe taldearekin dantzaldia 22:30 Zezensuzkoa Bear Zanan. Ondoren Gaixoa ni Elutxa txarangarekin haurrentzat. 00:30 Dantzaldia Oharkabe taldearekin eta besten akabaila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun