Niko Mindegia, Iban anaia eta Txomin Mindegia eta Loli Elizaga gurasoekin izan zen Herriko Etxean. Zeki kuadrillakoak ere lagun izan zituen, batzuk Herriko Etxean bertan, bertzeak pareko balkoian. Errekatik atera eta Iruñerako bidea hartu zuen eskubaloian aritzeko. Handik Errioxara eta azken bi urte eta erdiak Hungarian eman ditu, Pick Szeged taldearekin Europako pistetan barna jokatuz. Espainiako selekzioarekin ere Europako txapelketan zilarrezko domina lortu du. Heldu den urterako Danimarkarako bidea hartuko du, Kolding taldean aritzeko.
Atzoko bezperako ospakizunen ondotik, asteazkenean egun handia izanen dute Donezteben.
EKAINAK 29, asteazkena
09:00 Diana. 11:00 Meza Nagusia. Agur Doneztebe, Trapatan eta Bandera dantza. Goizean Elutxa txaranga ibiliko da herrian. 12:00 Buruhaundiak eta zezentxoak. 13:30 Aperitiboa udaletxe azpian. 18:00 Benito Rosen erakustaldia trialeko bizikleta eta motoarekin Bear Zanan. Ondoren Bonba japoniarrak. 20:00-22:00 Fan&go musika taldea Santa Luzia plazan. 22:00 Joaldunek herriari buelta emango diote. 22:15 Erreka dantza taldearen ikuskizuna Bearzanan. Segidan Dantzaldia Fan&go taldearen eskutik.
EKAINAK 30, ortzeguna
09:00 Diana. Aurorak eta gaiteroak. 10:30 Lore eskaintza San Pedrori. 11:00 Udal ttikiari ongietorria eta txupinazo koloretsua. 11:30 Kalejira eta dantzari ttikien ikuskizuna Bear Zanan. Ondoren Joku zaharrak haur eta gazteentzat. 12:00 Buruhaundiak eta zezentxoak. 14:00 Udal ttikia aukeratzen parte hartu duten haurren bazkaria. 16:00 Haurrentzako Jokulandia Bear Zanan. 18:00 Aurorak eta Elutxa txarangarekin poteo alaia. 19:30 Udal ttikiari diploma banaketa eta botere itzulera. 20:00-22:00 Dantzaldia Hauspolariek taldearen eskutik. 22:15 Zezensuzkoa Bear Zanan. 00:30 Endara DJ Santa Luzia plazan.
UZTAILAK 1, ortziralea
09:00 Diana Elutxa txarangarekin. 10:00 Mus txapelketa eliz-atarian. 11:30 Kanta eta dantza emanaldia haurrentzat Santa Luzia plazan. 12:00 Buruhaundiak eta zezentxoak. 14:00 Kalderetea Intzakardin gazteek antolatuta (parte-hartze irekia. Ogia eta ikatza udalaren kontu). Ondoren Burrunba elektrotxaranga. 17:00 Rebeca Akademiako kideek eskainitako saioa Santa Luzia plazan. Flash move herritik barna. 18:30 Bonba japoniarrak Santa Luzia plazan. 19:00 postre lehiaketa Santa Luzia plazan. 20:00 Puro Relajo Santa luzia plazan. 22:15 Zezensuzkoa Bear Zanan. 00:30 Herriko taldeen kontzertuak: Dama, Muxu Beltza eta The Manflows.
UZTAILAK 2, larunbata
09:00 Diana Elutxa txarangarekin. 11:00 Zaharren meza. 12:00 Buruhaundiak eta zezentxoak. 12:00 Euskal Herriko III. Mailako aizkora txapelketaren kanporaketa Bear Zanan. Ondoren Bertso-poteoa Elutxa txarangarekin eta pankarten ateratzea. 14:00 Herri bazkaria Intzakardin. Ondoren Errekaren igoera. 20:30-22:30 Oharkabe taldearekin dantzaldia 22:30 Zezensuzkoa Bear Zanan. Ondoren Gaixoa ni Elutxa txarangarekin haurrentzat. 00:30 Dantzaldia Oharkabe taldearekin eta besten akabaila.