Mieltxo Mindegiak, Miel eta Hilario Mindegia, aita eta osaba izan zituen erakusle; Otañok, Floren Nazabal eta Arkaitz Jauregi.
Otaño zerbait aitzinetik ibili zen neurketa osoan, baina apustu arras polita izan zen, Doneztebeko pilotalekura hurbildu ziren 600 bat aizkora zaleren gozamenerako. Otañok bere inguruko zaletu gazte ugari eraman zituen Doneztebera eta giro bikaina izan zen.