Asteburu Kulturala indartsu dator Sunbillara maiatzaren 22tik 24ra

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko maiatzaren 19a

Igandeko artisau feriarekin eta gazta txapelketarekin akituko da Asteburu Kulturala.

Igandearekin Artisau Feria eta gazta lehiaketaren zazpigarren edizioa

Aurten ere egitarau ederra prestatu dute Asteburu Kulturalerako Sunbillan. Igandeko artisau feria eta gazta txapelketaren zazpigarren edizioarekin borobilduko dira ortziral arratsaldean hasiko diren ekitaldiak.

 

ORTZIRALA, MAIATZAK 22

• 16:30ean Txokolatada plazan edo frontoi­an eguraldiaren arabera.

• 17:00etatik 20:00etara Jokulandia.

• 19:00etan Irriterapia sesioa Ulibeltzak elkartean. Ondoren afari autogestionatua.

• 22:00etan  Mus txapelketa Bustitz ostatuan.

 

LARUNBATA, MAIATZAK 23

• 08:30ean plazan elkartzea. Mendi ibilaldia oinez edo bizikletaz.

• 11:00etatik 13:00etara Jokulandia plazan edo frontoian eguraldiaren arabera.

• 14:00etan Bazkaria Ariztigain kanpinean (txartelak ostatuetan salgai).

• 16:00etatik 20:00etara Jokulandia (tartean haurrendako berendua).

• Ilunabarrean triki-txaranga poteoa.

 

IGANDEA, MAIATZAK 24

• 10:00etatik 14:00etara artisau feria eta gazta txapelketa.

• 11:30ean   herriko hau­rren dantza saioa.

• 12:30ean Mendaur trikitixa-pandero eskolaren emanaldia.

• 16:30etik 19:30era  artisau feria.

• 19:30ean gazta txapelketako sari banake­ta eta zare baten zozketa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun