Bestak 2026

Maraburu kooperatibako kideek botako dute Aresoko pestetako txupinazoa

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 4a

Maraburu kooperatibako talde eragileko kideak.

Herrian sor daitezkeen beharrei erantzuteko tresna izanen da Maraburu kooperatiba; Aresoko taberna eta dendaren proiektuan buru-belarri lanean ari dira.

Proiektuak martxan jarri ahal izateko norbaitek eman behar izaten ditu lehenbiziko pausoak eta hortan dabiltza buru-belarri Maraburu Kooperatibako talde eragileko kideak. Hamahiru herritarrek osatzen dute taldea: Mikel Saizarrek, Uxue Goikoetxeak, Eden Algerok, Bea Murok, Marta Txibitek, Eduardo Remirezek, Jabier Nieto Beltzak, Alaitz Olanok, Ur Algerok, Mikel Baraibarrek, Olatz Telletxeak, Aingeru Etxaidek, Irantzu Alustizak eta Igaro Baldak. Pesta batzordeak orain arte egindako lana eskertuz, txupinazoa botatzeko aukera eman die. Suziria piztearekin batera, ea proiektuari babesa emateko ilusioa piztea lortzen duten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun