Ttipi Txartela

«Gaur egun kirol arropa kalean ere erabiltzen du jendeak»

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 7a

Duela 13 urte ireki zuen Leitza kirol denda Asier Arzallusek: «ez du ematen hainbeste denbora pasa denik, baina hemen gaude eta urte askotan segitzea espero dugu. Hasieratik jendeak oso erantzun ona eman dio dendari eta haiei esker segitzen dugu hemen».

Kirola egiteko oinetako, arropa eta osagarriak dituzte gazte eta helduentzako, «baina gaur egun ez da bakarrik kirola egiteko erabiltzen, kalean ere asko erabiltzen da». Udako denboraldian daude orain, «beti eguraldiari begira, arropak eta oinetakoak asko aldatzen baitira». Azaldu duenez, «hasi ginenetik asko aldatu dira materialak eta modak, urtero ateratzen dira gauza berriak eta eskaintza zabaldu behar izaten dugu. Jendeak etxean, sare sozialetan ikusten du dena eta dendara etortzen direnean badakite zer nahi duten».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun