Goiuri Zabaleta txapeldun Elgoibarren, Beñat Apezetxea txapeldunorde

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 19a

Elgoibarko San Anton pilota txapelketako txapeldun eta txapeldunordeak, sari banaketaren ondotik. Argazkia: Barrena.eus

Lagunak Pilota Eskolak antolatutako Elgoibarko San Anton pilota txapelketako finalak joktu dituzte urtarrilaren 16an. Lau eta erdiko finalean Goiuri Zabaleta leitzarrak 22-19 irabazi zion Laia Salsamendiri. Binakako final nagusian, Beñat Apezetxea goizuetarrak eta Balerdik 15-22 galdu zuten Muruaren eta Bernaolaren kontra. Apezetxeak afizionatutan jokatuko duen azken txapelketa izan da, dagoeneko ASPErekin profesionaletan aritzeko kontratua sinatu baitu, datozen bi urtetarako.

Promesa mailako finalean, azkenik, Ramirezek eta Okiñenak 22-18 irabazi zieten Izagirreri eta Ormaetxeari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun