Beñat Apezetxea pilotari goizuetarrak profesionaletara salto egin du ASPEren eskutik

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 16a

Beñat Apezetxea ASPE enpresaren bulegoetan, profesionaletako lehen kontratua sinatu ondotik. Argazkia: ASPE

Beñat Apezetxea Apezetxea (Goizueta, 2005/01/01) izanen da ASPEko pilotari profesional berria datozen bi urteetarako. Oraindik ez da ezagutzen aurrelari goizuetarraren debutaren data, baina datozen hilabeteetan eginen du. Apezetxea, Diario Vasco txapelketaren, Soroa memorialaren eta Antiguako Torneoko txapelduna da, besteen artean.

21 urte egin berriak dituen aurrelariak datozen bi urteetarako sinatu du ASPErekin eta hurrengo hilabeteetan egingo du debuta

Beñat Apezetxeak esker oneko hitzak besterik ez ditu ASPEk pilotari profesional bezala debuta egiteko emandako aukeragatik. «Profesionaletan debuta egitea txikitatik nuen ametsa betetzea da», aitortu du Apezetxeak. Bere helburuak apalak dira oraingoz: «pixkanaka hobetzen joan nahi nuke, maila ona eskainiz eta kantxan gozatuz».

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun