Gainera, negozioa «zabaldu» ere egin dute: «Fatxada asko birgaitzen ari dira, eta horretan nahiko sartuak gaude», azaldu du. Energia berriztagarriekin ere aritzen dira lanean: «Orain aerotermia instalazio asko jartzen ari gara». Bestelakoan, negu atarian, lehen hotzak etortzean lan askoko unea izaten dute: «Lehenengo hotzak hastean, kalefakzioa piztean beti izaten dugu lan pilatu pixka bat, instalazioa geldi egon denez, errebisioa pasatu behar delako».