Korrikaren azken kantan parte hartu du Maixux Zugarramurdi aranoarrak

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 11

Gaur goizean aurkeztu dute Agoitzen 24. korrikaren kanta eta bideoklipa. Zetak taldeak egin ditu bai abestia eta baita letra ere, eta kantuan Pello Reparazek lagun izan ditu Maixux Zugarramurdi aranoarra eta Erramun Martikorena abeslariak. 

Ainhoa, Arantxa eta Maider Ansa aranoarrek ere parte hartu dute abestian koruak eginez. 

Heldu den martxoan eginen den Korrika Atharratzen hasi eta Bilbon bukatuko da, eta horri erreferentzia eginez, Xiberutikan Mendebalderat paratu diote izena abestiari. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun