Ttipi Txartela

«Udazkenak azala zaintzeko aukera asko ematen ditu»

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 21a

Ainhoa AZPIROZ, EDR GUNEA

Udako lanak alde batera utzi eta udazkenekoak egiten hasia da Ainhoa Azpiroz Leitzako EDR gunean. «Aurten udan depilazioez eta ohiko tratamenduez aparte, pedikura asko egin ditut» kontatu du.

Orain, urrian murgilduta, askok laserra egiteko tartea hartzen dute, eta baita aurpegiko tratamenduak egitekoa ere. «Inportantea da azala hidratatzea, hildako zelulak kentzea, esfoliazioa egitea… Udazkenak zaintzeko aukera gehiago ematen ditu».

Oro har jendeak azala zaintzeko ohitura duela azaldu du nahiz eta batzuetan akatsak egin, toallitak erabiliz, adibidez: «Makillajea kentzeko produktu on bat erabili beharko genuke eta gero tonikoa, seruma eta krema bota».

Aurtengo nobedade bat ere badu: «Balancer markako presoterapia makina berri bat dut . Animatu dadila jendea probatzera!». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun