Horrez gain, egunkarien banaketan aritzen da goizean goiz; «tabernetan eta etxe batzuetan banatzen ditut, ez zait deus kostatzen. Lehenago oinez ibiltzen nintzen baina orain seme-alabek patinete elektrikoa oparitu didate eta diferentzia ederra!».
Pozik dago negozioarekin, «martxa ona dugu eta herritarrak ere zerbitzua eskertzen dute». Etorkizunera begira, aldiz, «65 urte bete behar ditut eta badakit dendak ez duela segidarik izanen, baina alde positiboa ikusi behar da; jendea etortzen da eta hemen nagoen bitartean, ez da seinale txarra!».