Ogia, gozogintza eta kafetegia zerbitzua eskaintzen dute bertan; «produktu batzuk Iruñetik ekartzen ditugu eta bertze batzuk guk laberatzen ditugu, ogia eta palmerak, adibidez. Orain Eguberrietarako postreak ere ditugu, turroia, polboroiak, bonboiak…».
Leitzan gustura daudela dio, «Astizko aterpetik etorri ginen eta jendea zoragarria da hemen, oso ondo moldatzen gara haiekin eta haiek gurekin, primeran gaude».