Ttipi Txartela

«Iturgintzako edozein instalazio eta tramite egiten dugu»

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 3a, 12:00

80 urte baino gehiagoko ibilbidea duen familia enpresa da Gaztelu Iturgintza, eta hirugarren belaunaldiak eramaten du orain, Arantxa Agirrek azaldu bezala; «2017an hasi nintzen ni eta ordurako anaia ere aritzen zen».

Zerbitzu ugari eskaintzen dituzte: «iturgintza eta saneamenduko edozein instalazio, berogailuak energia tradizional eta berriztagarriekin, etxebizitzen isolatzeetan esku hartzeak galdara eta instalazioak ateratzeko… gainera, etxebizitzen salerosketan eskatzen dituzten ziurtagiri energetikoak egiten ditugu, baita Nafarroako eta Gipuzkoako dirulaguntzen tramitazioak ere». Izan ere, Leitzan eta inguruko herrietan lan egiteaz gain, «Gipuzkoan ere asko ibiltzen gara: Andoain, Donostia, Lasarte…».

Berogailuei dagokienez, «hemen ohitura handia dugu egurrarekin lan egiteko, eta gaur egun beheko sua berogailura konekta daiteke etxe guzia berotzeko. Hala ere, energia berriztagarriez edo pelletaz galdezka etortzen zaigu jendea, eta azken aldian inguruan aerotermia jartzen hasi gara».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun