Ttipi Txartela

«Gero eta ohitura haundiagoa dugu geure burua zaintzeko»

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 8a, 12:00

Duela 16 urte ireki zuen Ainhoa Azpirozek EDR Gunea Leitzan, eta betiko bezeroak ondo ezagutzen baditu ere, «beti izaten da jende berria zentroan». Izan ere, herritik kanpo ere, «Areso, Berastegi, Lekunberri… inguruko jende asko etortzen da. Orokorrean, gero eta ohitura handiagoa dugu geure burua zaintzeko».

Estetika zaintzeko produktu eta zerbitzu ugari ditu zentroan: «aurpegiko tratamendu, garbiketa eta makillajeak, depilazioak, manikura eta pedikura, laserra, presoterapia, termoestimulazioa… denetik». Azaldu duenez, «manikurak eta pedikurak, laser depilazioa eta aurpegiko tratamenduak dira gehien eskatzen dizkidatenak». Udazkenean sartuta, «larrua zaintzeko gorputzeko eta aurpegiko tratamenduak izaten ditugu, eguzkiak sortutako ondorio eta markak kentzeko eta azala hidratatzeko».

Azkenik, «jendea animatu nahi dut herri ttikietan gehiago kontsumitzera. Kontzientziazioa behar dugu, konturatu orduko berandu izaten baita».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun