Ttipi Txartela

«Herri ttikia izanda, denentzako zerbitzua eman nahi dut»

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 6a, 12:00

Onintza Bengoetxea, Leitzako Lirain arropa dendakoa.

2021eko abenduan ireki zuen Onintza Bengoetxeak Lirain arropa denda Leitzan; «moda gustuko dut eta lehenago zegoen dendakoa jubilatzean, segida emateko aukera ikusi nuen eta probatzea erabaki nuen, herriari zerbitzua eman ahal izateko». Jendeak «oso erantzun ona eman dio eta gustura nago».

Azaldu duenez, «lehenago mertzeria bat zen gehiago, eta nik pixka bat aldatu eta arropa gehiago sartu ditut: gazte eta helduen jantziak, barruko arropa, pijamak haur eta helduentzako… eta garbiketa eta konponketa zerbitzuak ere eskaintzen ditut. Herri ttikia izanda, denentzako zerbitzua eman nahi dut». Gainera, «berriki paketeak jasotzeko gunea ere paratu dut». Orain udazken-neguko denboraldian sartua da guztiz, «udako gauzak kendu ditugu eta negukoak ailegatzen ari zaizkigu, dena txukun eta martxan jartzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun