Emakume, gizon eta haurrentzako oinetakoak baino gehiago saltzen dituzte: «poltsak, karterak, motxilak, jertseak, galtzak, berokiak, alkandorak, nezeserrak, etxeko zapatilak, haur aulkiak… gauza pila bat ditugu». Horien artean, «emakumeen oinetakoak eta poltsak saltzen dira gehien». Gainera, udako azken produktuez gain, neguko lehenbizikoak ditu orain dendan, «oinetako itxiagoak, botak… umeenak saltzen dira batez ere, oinak handitzen ari baitzaizkie oraindik».
Azkenik, «jendea herrian kontsumitzera animatu nahi dut, dendak itxi arte ez garelako konturatzen zenbateko garrantzia duten. Gazteek gero eta gehiago kontsumitzen dute Internet bidez, baina egia da helduak eskertuak egoten direla zerbitzua herrian emateagatik, kanpora joan behar izan gabe».