Bestak 2024

Eguerdian bota duten txupinazoarekin hasi dituzte festak Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 14a, 19:00

Goizuetan hasiera eman diote 2024ko festen egitarauari. Felix Loiartek bidalitako argazki hauetan ikusiko dituzue txupinazoa, erraldoiak, pilota partida, Gazte Eguna eta… baita Rezolako langileen aldarrikapenak ere.

Pilota partiden emaitza
Lehenengo partidan, Aitor Legarretak irabazi dio Xabat Etxegiari 16-13 eta bigarrenen partidan, Jon Zabaletak eta Ekaitz Narbartek 22 eta 14 irabazi diete Erlaitz Arrieta eta Imanol Fagoagari.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun