Bestak 2024

Goizuetako festak abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 12a, 17:00

Asteazken eguerdian botako dute festei hasiera emateko txupinazoa, buruhaundi, erraldoi eta txarangak alaituta.

Blusa berdeak prest, atzerako kontaketa hasia dute Goizuetan ere.  Abuztuaren 14an, asteazkenean, botako dute festei hasiera emanen dien txupinazoa eta abuztuaren 18an, igandean, izanen dute festetako azken eguna. Urtero bezala, Igandea txarangaren erritmora dantzan ibili, pilota partidak ikusi, lagunartean mahaiaren bueltan bildu, buruhaundietatik ihesean ibili edo dantzan eta kantuan gozatzeko aukerarik ez da faltako.

Abuztuak 14, asteazkena
12:00etan txupinazoa, buruhaundi eta erraldoiak eta txarangak alaituta. 12:30ean pilota goxoaren finala. 12:30ean txosna irekiera. 14:30ean gazteen bazkaria ikastolan. 17:00etan haurrentzat jokoak. 18:30ean Haurrentzat merienda. 18:30ean peñaren irteera Igandea txarangarekin (betiko ohitura mantenduz zuri gorriz eta blusa berdea jantzita). 20:00etan gazte txupinazoa gaztetxean. 20:15ean goittikiren bingoa. 23:30ean dantzaldia Gabezinekin. Ondoren Igandea txaranga.

Abuztuak 15, osteguna
07:00etan diana dultzaineroekin. 08:00etan entzierroa Lasturko zezenekin. 10:30ean meza eta prozesioa. 11:00etan umeentzat toka txapelketa. 12:00etan goxoki banaketa plazan. 12:00etan pilota partiduak. Nesketan: Sagardui eta Legarreta, Galardi eta Gomezen kontra. Lehenengo mailako afizionatu mutilak: Astiz eta Alduntzin, Igoa eta Irazustabarrenaren kontra. 12:30ean erraldoi eta buruhaundiak dultzaineroekin. 13:30ean Igandea txaranga. 17:30ean Herri Kirol saioa. Iparraldeko jokoetan Jon Loiola eta Jon Lapazaran ariko dira eta harri altxatzen Udane Ostolaza eta Lierni Osa. 19:00etan bertso saioa. Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso eta Xabat Illarregi ariko dira kantuan. 21:30ean Mikeltxi DJ.

Abuztuak 16, ostirala
11:00etan apar festa eskolan. 11:00etan toka txapelketa. 12:00etan sagardo probaketa. 12:30ean Igandea txaranga. 17:30ean herriko dantzariak. 19:00etan Igandea txaranga. 20:00etan Goittikiren bingoa. 21:30ean dantzaldia Iratzar taldearekin. 23:00etan Zurrounk taldearen kontzertua gaztetxean. 00:30ean Lasturko zezenak. Ondoren, Igandea txaranga.

Abuztuak 17, larunbata
09:00etan Irumaita txaranga aterako da herria esnatzeko. 11:00etan Umore Ona pilota eskolako umeen partiduak jokatuko dituzte. 12:30ean buruhaundi eta erraldoiak aterako dira eta trikitilariek jarriko dute giroa. 13:30ean Igandea txaranga. 14:00etan haur eta gurasoen bazkaria. 17:00etan XIX. Mus txapelketa Ixkibi kanpinean. 17:00etatik 20:00etara haurrentzako puzgarriak eta ur txirrista jarriko dituzte. 19:30ean Igandea txaranga. 20:00etan Goittikiren aldeko bingoa. 22:00etan suzko zezena. 23:30ean dantzaldia Itzal taldearekin.

Abuztuak 18, igandea
11:30ean peñaren irteera txarangarekin. 12:30ean pilota partiduak. Lau eta erdian lehen mailako afizionatuak: Etxeberria Lizeagaren kontra. Segidan Goizueta eta Aranoren arteko partida: Salaberria eta Apezetxea, Olaizola eta Lizeagaren kontra. Ondoren, Igandea txaranga. 14:30ean peña bazkaria. Ondoren peña kalejira txarangarekin. 18:30ean Lasturko zezenak. 20:00etan Goittikiren aldeko bingoa. 20:30ean dantzaldia Laket taldearekin. 00:00etan bukaerako ekitaldia. Ondoren igandea txaranga. 00:15etik 05:00etara Bull DJ txosnan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun