Ttipi Txartela

«Jendea gero eta kontzienteagoa da kirolaren garrantziaz»

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 27a, 12:00

Ikasturtea «oso ongi» doa Leitzako Anikote kiroldegian, Miren Latasak azaldu bezala: «jende asko eta mugimendu haundia dugu».

Aurten «body pump da arrakasta gehien duen ikastaroa, tonifikazioa lantzeko balio duena». Baina horrez gain, ikastaro ugari dituzte: total training, core stretching, ciclo tonic, cardio box, gorputzaren mugimendua eta terapia, pilates, yoga, tai ji… eskaintza zabala dute.

Gainera, «kirol errezetarekin hasi gara lanean; medikuek hona bidaltzen dituzte haien osasuna hobetzeko. Jende asko etorri da, 50 lagunetik gora, hainbat arazorekin: obesitatea, diabetesa, kolesterola, gaitz kardiobaskularrak… poliki-poliki indar lana eta lan aerobikoa egiten dute gurekin».

Udari begira, «jendeak kanpora ateratzeko ohitura du eta ikastaro kopurua murriztu egiten da, baina beti mantentzen dugu baten bat. Jendea gero eta kontzienteagoa da zein inportantea den jarduera fisikoa».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun