2014an hartu zien lekukoa gurasoei Hernandorenak, «etxetik hurbil lan egin eta herriari zerbitzua eman ahal izateko». Gaur egun, «burdindegi eta elektrizitateko gauzak, pintura, lorategiko produktu eta landareak, arropa, etxeko gauza… saltzen ditugu».
Baina salmentaz harago, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: «sarrailagintza, makineriaren alokairua, garraioak furgonetarekin… beti prest zerbait egiteko. Eta jendeak ere asko eskertzen dituen zerbitzuak dira».