Bederatzi langile aritzen dira tailerrean eskulanak egiten: paperezko eguzkiloreak, egurrezko erlojuak… «bakoitzak ahal duena edo nahi duena egiten du. Baina gure helburu nagusia ez da ekoiztea, gaitasun mugatuak dituztenei balioa dutela erakustea baizik, haiek ere gai direla».
Etorkizunera begira, «orain arte bezala segitzea» dute helburu, «hau da, langileak motibatuak etortzea. Prozesu honetan ikusten dudan edozein arazo konpontzea da nire lana eta, noski, gehiago ekoiztuko bagenu gehiago salduko genuke, baina gure lehentasuna harmonia giroan lan egitea da».