Osteopatia, kirol masajeak, akupuntura, elektroterapiak… egiten dituzte, «baita ariketa terapeutikoak ere, lesioa pasatuta berregokitzera bideratuak».
Kontsultaz gain, bertzelako saioak ere egiten dituzte; «5P metodoa eta ariketa hipopresiboak, abdominalak eta zoru pelbikoa indarra hartzeko, eta K-Stretch, orain arrakasta handiena duena. Bi planoko hamaka batean hankak eta gorputza mugitzean datza K-Stretcha, eta muskulu kateen bidez egiten ditu luzaketak. Muskuluen tentsioak orekatzen ditu, giharren malgutasuna eta mugimendua hobetzen du, gorputzaren jarrera zuzentzen du, arnasteko ahalmena hobetzen du… orokorrean egoera fisikoa hobetzen laguntzen du».
Gainera, «eskoletan tailerrak ematen ditut, gazteek jarreraren garrantzia ikas dezaten: eskolan eta etxean esertzean, motxila eramatean, mugikorrarekin egotean, luzaketak eta beroketak egiteko… txikitatik kontzientzia izan dezaten».