Oraindik hiru egun
Asteburu luzearen ondotik, oraindik ere hiru egun eder gelditzen zaizkie Goizuetako festetan. Gaur, egun osoan, haurrentzako puzgarriak eta ur txirrista izanen dituzte eta eguerdian sagardo dastaketa plazan. Arratsaldean herri kirolak izanen dituzte. Abuztuaren 17an, asteazkenean nesken pilota partidak, mus txapelketa Iskibi kanpinean eta Umore Ona dantza tadearne emanaldia plazan. Gainera, hip-hop gaua ere izanen dute plazan. Abuztuaren 18an, ostegunean, azkenik, Umore Ona peñaren eguna izanen da protagonista eta Goizueta eta Arano arteko ohiko pilota partida ere izanen dute, besteak beste.