Leitzako eta Aresoko suteak itzali dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 19a, 10:08

Gaur goizean bi sute itzali dituzte Leitzaldean: bat Areson eta bestea Leitzalarreko borda batean. Cordovillako Parkeko suhiltzaileak eta Leitzako suhiltzaile boluntarioak aritu dira itzaltze lanetan. Suhiltzaileen zerbitzuak ohartarazi du azken egunetako beroari eta hezetasun txikiari, gaur, hegoaldeko haizea gehitu behar zaiola, eta horiek denak batera izugarri handitzen duela sute larri bat izateko arriskua.

 

Goizean itxita egon da Leitzako igerilekua, sua itzaltzeko lanak zirela eta. Dagoeneko, ordea, ireki dute eta normaltasunez joan daiteke bertara. 

Suhiltzaileen helikopteroa Leitzako igerilekutik ura hartzen. Bideoa: Leitzako Udala.

Itzaltze lanetan ari den helikopteroa Leitzako igerilekuan ura hartu ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun