Egunotan suteak izateko arrisku handia dagoela eta, kontu handiz jokatu behar dela oroitarazi du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 15a, 15:30
Azken egunotan alerta laranjari kasurik ez egiteagatik, hamarnaka sakaketa paratu ditu Foruzaingoak txinpartak sor ditzaketen makinekin ari ziren nekazariei

AEMETen arabera, gaurko aurreikusitako sute-arriskuaren maila muturrekoa da ia Nafarroa osoan eta asteartetik egunero azterketa-hegaldiak egiten ari dira suhiltzaileak helikopteroak eta droneak erabiliz. Bidenabar, Foruzaingoak ere indartu egin du sute bat eragin dezaketen makinekin nekazaritza-jarduera baimenduta ez dagoen eremuen zaintza.

Estatuko Meteorologia Agentziaren (AEMET) arabera, gaur ortzegunerako aurreikusitako sute-arriskuaren maila «muturrekoa» da ia Nafarroa osoan, eta halakoa ez den eremuetan «hagitz handia» da.

Tenperatura izugarri altuak eta mendia arras lehortua dagoelako, astelehenean, Mendiko Suteen Aurkako Babes Zibilerako Planaren (INFONA Plana) 1. maila aktibatu zen, Nafarroako Gobernuak suteak itzaltzeko dituen baliabide guztiak alertan edukitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun