Nafarroan zein Gipuzkoan mota askotako zerbitzuak eskaintzen dituzte: komunen eraberritze osoak, gas eta berokuntza instalazioak, berokuntza sistema ugariak, saneamenduak, biomasa instalazioa, etxe barruko aireztapena… «denetik egiten dugu».
Pandemia garaian geldialdia egin behar izan zuten, «baino geroztik lan asko eduki dugu. Jendeak denbora asko pasatu zuen etxean eta berrikuntzak eta hobekuntzak egiteko ordua izan zen askorentzat».