Giro ederra izan dute Goizuetako Garagardo Festan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 3a, 10:30

Goizuetako Goittiki haurtzaindegiaren alde, garagardo festa egin zuten larunbatean Goizuetan. Umore Ona elkartea goraino bete zen; salgai ziren txartel guztiak salduta ehun lagun elkartu ziren, eta batzuen kasuan goizaldeko ordu txikiak arte luzatu zen mahaiko egonaldia. Bildutakoen artean zozketa saski bat zozketatu zuten eta Julen Arozenak jaso zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun