Abenduaren 3ra arte luzatuko dute txertaketa kanpaina eta ordua hartzeko hainbat bide dituzte:
- Internet bidez, citasalud.navarra.es atarian sartuta, osasun karpeta pertsonalaren bidez.
- Posta elektronikoz, citas.vacunacion@navarra.es helbidera idatzita.
- Telefonoz, 948 37 01 30 telefonora deituta. Astelehenetik igandera 08:00etatik 21:30era dei daiteke.
- 70 urte baino gutxiago izanez gero, Leitzako Osasun Etxera deitu beharko dute (948 51 08 00).
Oraingoz, Covid-19aren aurkako txertoa 70 urtetik gora dituztenei bakarrik emanen dietela argitu dute.