Pastelak, tartak, ogia… kafetegi eta taberna zerbitzua daukate, «denetarik». Produktu batzuk kanpotik ekartzen dituzte, «baina beste batzuk guk egiten ditugu. Adibidez, borrachitos izeneko croissant txikiak egiten ditugu, txokolatearekin apainduak eta jelean bustiak laberatzen ditugunak. Ostiraletan, larunbatetan eta igandetan egiten ditugu, eta jendeari asko gustatzen zaizkie gure croissantak. Egunero ez dagoen zerbait denez, asteburuetan gustura jaten dituzte».
Gabonetan etxera bidaltzeko zerbitzua eman zuten «salmentak bultzatzeko. Baina ez zen hemengo bezero berrientzat, baizik eta gure antzinako bezeroei bidali ahal izateko, guretzat lagunak direnak. Bidalketa asko egin genituen Bizkaia eta Gipuzkoara». Zerbitzu puntual bat izan zen, «baina behar bada aurten ere eginen dugu».
Negozioa uztailean hasita, egoerak hobera egin duela dio «hasi ginenean barrukoa itxita zegoen, gipuzkoarrak ezin ziren pasatu, terrazarekin bakarrik… egoera ezin zen txarragoa izan, horregatik hobera egin dugu. Oso pozik gaude orain».