Produktuen eskaintza zabala dauka; garbiketarako gaiak, pinturak, esmalteak, brotxak, etxeko tresneria, perfumeria, kosmetika, gehigarriak… «hainbat sekzio dituen drogeria bat da». Sasoika funtzionatzen du dendak; «udaberri eta udan asko saltzen dira etxeko garbiketareko produktuak eta pintura eta berniza, jendeak orain asko erabiltzen dituenak. Eguberri aldera gehiago poltsak, lepo-zapiak, gehigarriak eta perfumeak eskatzen dizkigute». Orain ekologiaren aldeko apustua egin du Algortak bere produktuekin; «pintura biojasangarriak, garbikari eta esmalte ekologikoak… Jendea gero eta kontzientziatuagoa dago ekologiarekin eta produktu onak direnez, ongi saltzen dira».
Audrey Hepburn dute Garbin erreferente; «emakume xumea baina elegantea zen. Aktorea izateaz gain jendea laguntzeko prest zegoen emakumea zen, langilea eta pertsona ona. Horregatik dugu guk eredu».
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!