Denetariko zerbitzuak eskaintzen dituzte Leitzako zerbitzu honetan, batez ere larru azalaren zainketara bideratuta; aurpegiko tratamenduak, manikura, pedikura… Laser depilazioa ere egiten dute, modu atseginean eta minik eman gabe. Honez gain, makillajean adituak dira, egunero ibiltzekoa zein egun berezietarako. Solarium zerbitzua ere eskaintzen dute, bezeroen eskura.
Hala ere, pandemia hasi denetik, zentroaren bezero kopurua asko jaitsi dela esan digu Ainhoak; «produktuak saltzen dira, bai, baina zerbitzu aldetik asko jaitsi da». Beste negozioak bezala, estetika guneak ere egoera berrira egokitu behar izan dira desagerraraztea ekiditeko. Baina jendeak oraindik horrelako tokitara joateko beldurra daukala dirudi. Gainera, Gipuzkoako ondoko herritik, Berastegitik, jende asko etortzen zitzaiola dio, «orain, Nafarroa itxita egoteak kalte handia egin du». Hala ere, baikor ikusten du bere burua etorkizunerako, «noizbait irekiko dute muga».