Lehendik Kas edari-lantegian zuen lana utzi eta emazteari laguntzeko paper artean murgildu zen Joxerra duela 28-29 urte. Eta bestelako ahotsak entzuten badira ere, «ez dut uste papera desagertuko denik: oraindik orain korreo elektronikoz jasotako mezuak inprimatu eta enkuadernatzera etortzen dira ikasleak, adibidez». Halere, onartu digu lehen prentsa gehiago saltzen zela, «interneten eragina nabari da, baina ez gaude kexatzeko moduan. Jendeak oraindik badu paperean irakurtzeko ohitura. Eta azken urte zail honetan ez dugu itxi, beraz, aurrera!».