2002an Leitzan Fisioetxea ireki baino lehen, hasita zegoen Ane Egizabalen ibilbide profesionala (Osakidetzan lehenik eta Osasunbidean gero). Baina bizitzak Leitzara eraman zuen eta «oso gustura» dagoela esan digu berehala. «Urteekin jendearen konfiantza» lortu duela sentitzen du eta agerikoa da horrela dela. Orain bi fisioterapeuta eta dietista bat aritzen dira Fisioetxean, eskaintzen dituzten zerbitzuak asko baitira: fisioterapia eskuz, osteopatia, akupuntura, bizkortze ariketak (zentroan baita etxeetan ere), erditze aurretik eta ondotik egiteko ariketak, gimnasia abdominal hipopresiboa, K-STRETCH metodo posturala… baita fisioterapia zerbitzuekin erabat osagarria den dietetika eta elikadura zerbitzua ere.