Ttipi Txartela

«Oso eskertuak gaude jendearen erantzunarekin»

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 6a, 11:00

Asier ARZALLUS GIL, Leitza Kirolak dendakoa

Ekipamendu bila dabilen kirolzaleak, kalitate oneko produktuak eta markak aurkituko ditu Leitza Kirolak dendan.

Umeetatik hasi eta helduetaraino, jende guztiaren beharrak asetzeko moduko kirol-denda irekitzeko ametsa gauzatu zuen Asierrek 2013an eta, geroztik, urteak joan ahala, «jendeak eskatzen digunari kasu eginez, kalitate oneko produktuekin eta marka gehiagorekin hornitu dugu gure kirol-denda. Oso eskertuak eta pozik gaude jendearen aldetik jaso dugun erantzunarekin» dio Asierrek. «Herri kozkorra da Leitza eta, aldi berean, inguruko herrietako jendearentzat oso erosoa erosketak egitera etortzeko. Tolosa edo beste hiri batzuekin konparatuz gero, Leitzan ez dago aparkatzeko zailtasunik» gaineratu du. Gauza bat eta beste, ageri da Leitza Kirolak erreferentziako kirol-denda bat dela honez gero kirolzaletasuna puri-purian dagoen inguru honetan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun