Lander Garro zuzendariaren eskutik Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumetala pantailaratuko dute abenduaren 4an, 18:30ean, Ganbaran.
Sinopsia
Dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren kontra borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. 6 lagunek gauza anitz partekatzen dituzte: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa baino. Hainbat izan ziren intsumiso izateko arrazoiak: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!