Abenduaren 4an abiatuko dute ibilbide kulturala, Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentalaz gozatzeko parada izanen dute ganbaran, ostiralean 18:30ean. Bertan, Lander Garro, dokumentalaren zuzendaria, egonen da.
Hilaren 18an Luze edo motz umorezko emankizunaren bueltan bilduko dira, ganbaran, 18:30ean. Ikuskizuna Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenak zuzenduko dute eta sarrerak Estankoan salgai egonen dira abenduaren 10etik 17ra bost euroren truke.
Bi hitzorduetan edukiera mugatua izanen da eta segurtasun distantziak mantenduko dira.