Koronabirusa

Leitzako kiroldegiko ikastaroak oraingoz bertan behera utzi dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 13a, 10:30

Nafarroako Gobernuak gaur hasi eta 14 egunez hainbat neurri hartuko dituela jakinarazi ondotik hartu dute erabakia Leitzan. Udalak adierazi duenez, ikastaroak oraingoz alde batera utzi dituzte, baina gerora saioak errekuperatzeko asmoa dute.

Leitzako kiroldegian berean, muskulazio gelan hamar lagun sartzen ahalko dira aldi berean eta parkeetan 18 lagun gehienez. Ostiraletako azoka, berriz, gaur egungo neurriekin, mantenduko dutela jakinarazi du Leitzako Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun