Hitzordurik gabe gelditu diren leitzarrek gaur ere eska dezakete txanda 648 833 302 telefonora deituz edo, gainerakoan, zuzenean Kiroldegira joanez eta han datuak emanez ere, berehala PCR proba egiteko aukera izanen dute. Hori bai, karneta edo Nortasun Agiria edo bestela Osasunbideko Txartela eraman behar dute han erakusteko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.