Koronabirusa

Telefono zerbitzua indartzeko zenbaki gehiago jarri dituzte eskura Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 4a, 11:48

Refenako telefono zenbakian ezin dituztenez dei guztiak erantzun, Leitzako Udalak zerbitzua indartzeko udaletxeko eta gizarte zerbitzuetako telefonoak martxan jarri ditu gaur arratsaldeko hirurak arte.

Positibo kopuruan azken asteotan izan den «gorakada kezkagarriaren ondorioz», Leitzako Udalak atzo adierazi zuen 15 urtetik gorako biztanle guztiei PCR probak eginen dizkietela larunbat eta igande honetan, Leitzako kiroldegian, 09:30etik 20:30era.

Proba egiteko hitzordua eskatu behar da baina Refenako telefono zenbakian (648 833 302) ezin dituztenez dei guztiak erantzun, zerbitzua indartzeko honako zenbaki hauek jarri ditu Leitzako Udalak martxan, gaur 15:00 arte:

  • 948 51 00 09 (herriko etxea)
  • 948 51 08 40 (gizarte zerbitzuak)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun