'Zer da zuretzat emakumea?' erakusketa Leitzan ostegunetik igandera

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 28a, 14:00
Goizuetako labaderoan ikusgai egon den erakusketa Leitzako Aieneko garbilekuan ikusteko aukera izanen da ostegunetik igandera.

Sastrakak talde feministak antolatuta, 'Zer da zuretzat emakumea?' erakusketa parte-hartzailea izanen dute uztailaren 30etik abuztuaren 2ra, ostegunetik Leitzako Aieneko garbilekuan. Astegunez 19:00etatik 21:00etara eta astebukaeran 12:00etatik 14:00etara bisitatu ahal izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun