Koronabirusa

Leitzan egindako PCR guztiek negatibo eman dutela jakinarazi du Osasunbideak

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 19a, 12:44

Leitzako Udalak sare sozialetan adierazi du oraingoz ez dagoela inongo agerraldirik herrian. Azken egunetan Leitzan COVID-19 agerraldi baten susmoa zabaldu da, baina Osasunbideak jakinarazi dienez ustezko agerraldi honekin lotuta egindako PCR proba guztiek negatibo eman dute.

Osasunbideko profesionalek lanean segitzen dutela gaineratu dute. Bide batez, gogorarazi dute osasuna eta segurtasuna bermatzeko orain arte ezarri diren neurriak eta gomendioak zorrotz betetzen segi behar dugula.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun