Goizuetan bizilagun bati tiro egiteagatik atxilotua espetxera bidali du epaileak

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 10a, 18:00

Iruñeko Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko titularrak espetxera bidali du Goizuetan atxilotutako gizona, fidantzarik gabe eta komunikatuta, hilketa saiakera bat egotzita, perdigoi-eskopeta batekin «ezustean, distantzia txikian eta bizkarretik» tiro egin zuenean. Defentsak aske uzteko eskatu du.

Epailearen ebazpenaren arabera, ikertuak «biktima hiltzeko asmoa» zuen, «burura» zuzendu baitzituen bere tiroak. Ebazpen judizialak jasotzen duenez, perdigoien tiroek bi zauri eragin zizkioten biktimari garezurraren eskuinaldean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun